Albisteak

 

Udalerriko hiltegi zaharra gizarte lokal bihurtu ahal izateko, udal ordenantza bat lantzen ari da Muskizko Udala, horrela, herritar guzti-guztiei gozatzeko esparru bat gehiago eskaintzeko. Gizarte lokal hau eskainita, muskiztarrek Udalari urtetan helarazi dioten eskaera bati erantzuna emango zaio. Helburu honi begira, 60.000 euro inguruko inbertsioa egingo du Udalak, espazio hau herritarren elkargune bihurtu ahal izateko egin beharreko lan guztiak egiteko.

Eraikin hau bi gelatan banatuko da. Gela bat, goiko aldean egokituko da eta sukaldea izango du; bigarren gela, berriz, beheko aldean jarriko da; eta horretaz gain, jolasteko gune bat ere egokituko da. Dagoeneko abian daude egin beharreko lan batzuk, esaterako, hainbat ate kokatuz sarrerak egokitzea, bai eta espazio hau gizarte lokal bat izateko beharrezko tresna, altzari eta instrumentuez hornitzea. Une honetan, lokal hauek mailegatzeak izango lukeen kostuan ere lan egiten ari da Muskizko Udala, betiere udalerrian erroldatutako bizilagunei lehentasuna eskainiz.

Muskizko Udaleko ordezkariek nabarmendu duenez, herritarrei bilerak, urtebetetzeak, elkarteetako lanak eta abar antolatzeko gune publiko bat izateko hartu da erabaki hau, Udalean jasotako eskakizunei erantzunez; eta Udaleko ordezkarien ahotan, lokal hau ez da gune esklusiboa izango, denontzako esparru irekia baizik.