Albisteak

 

Muskizko Udalak antolatutako lehiaketan, orotara, 30 auzotarrek baino gehiagok hartu dute parte, baikortasunez eta itxaropenez, Covid-19ak eragindako etxealdiaren ondoren, "normaltasun berria" delakoan sartu garela ondoen zehazten duen eslogana aukeratzeko. Udaleko Kultura Saileko langileek osatutako epaimahaiak Alicia Garcíak helarazitako "Bihotz bateko herria, Muskiz beti bizia" mezua aukeratu du, txapelketan aurkeztu diren eslogan guztien artean.

Lehiaketa honetan parte hartu duten guztiei eskerrak ematen dizkiete Muskizko Udalak eta Kultura eta Jaiak Sailak, esloganak helarazteagatik eta erakutsitako sormenarengatik.