Albisteak

 

“Normaltasun berria” deitutakoren barruan, Kultura Sailarekin batera, jarduera alternatibo baten aldeko apustua egin du Muskizko Udalak, hain justu ere, udako zinea eskainiko du Udalak. Hori horrela, ekainaren 12tik aurrera (ostirala), dohainik, film bat eskainiko da astero, Muskizko Meatzari plazan, 22:00etatik aurrera. Orotara, hiru film eskainiko dira udalerriko enparantza honetako pantaila erraldoian, eta lehenengoa Yesterday filma izango da. Eguraldiak ekimen hau aurrera ateratzea eragotziko balu, asteko beste egun batean eskainiko litzateke filma.

COVID-19aren garai hauetan beste aisialdi aukera bat gehiago eskaintzea da programa honen jomuga, kasu honetan, herritarrek familia giroan edo lagunekin kalean zineaz goza dezaten. Ekimen honek muskiztarren artean harrera ona izaten badu, ekimen hau uztailera arte luzatzea aztertuko da. Muskizko Udaleko arduradunek nabarmendu dutenez, ezarritako garbitasun eta segurtasun neurri guztiak betez aterako da aurrera ekimen hau; Meatzari enparantza gune zabala da eta guztiontzat erabat segurua.