Albisteak

 

Gazteria Sailarekin lankidetzan, udako sasoia iristen denean udalerrian antolatu ohi diren umeentzako Udalekuak eta Uda Gaztea programa bertan behera uztea erabaki du Muskizko Udalak. EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak zabaldu dituen aholkuetan oinarrituta hartu da erabaki hau, betiere COVID-19aren aurrean adingabeen segurtasuna bermatze aldera.

Hartutako neurri hau dela eta, Idoia Inoriza Saileko zinegotziaren ahotan, “jakin badakigu udako hilabeteetan laguntza handia direla programa hauek Muskizko familientzat, baina bizi dugun egoeraren aurrean, ezingo genuke haurren segurtasuna bermatu. Erabaki egokia dela uste dugu”.

Era berean, urtero-urtero hainbat eta hainbat gazte biltzen dituen Futbol Campusa ere bertan behera geratu dela jakinarazi du Kultura Sailak.