Albisteak

 

Alarma egoeraren eta etxean egoteko beharraren aurrean, Muskizko Udala hainbat ekintza bideratzen ari da, betiere udalerriko bizilagunak protagonista izatea bilatuz. Ildo honetatik, iragan den apiriletik aurrera, Muskizko Udalak “Gure etxetik” lehiaketa ipini zuen abian, eta udalerriko bizilagunek 100 argazkitik gora igo dituzte sare sozialetara. Berrogeialdi honetan gauden bitartean etxealdia bakoitzak nola daraman ikusi ahal izan dugu irudi horietan, eta besteak beste, iluntzeak, balkoietako jaiak, natura, animaliak eta Muskiz herriko ikuspegiak bildu ahal izan dira.

Zorizko zozketa honetako irabazleek, bat Facebook bidez, beste bat Twitter bidez eta azkena Instagram bidez, udalerriko jatetxe batean gozatzeko bi pertsonarentzako txartel bana eskuratuko dute, eta kasu honetan, hauek izan dira irabazleak: Amaia UQ, Ion Ander78 eta El Baul de Hojalata (Garbiñe Viso). Bide batez, jarduera honetan parte hartu dutenei eskerrak eman eta argazkiak egiterakoan erakutsitako sormenarengatik nolabait ere zorionak eman nahi lizkieke Muskizko Udalak.