Albisteak

 

Alarma egoeraren testuinguruan, Covid-19aren ondorioz gizartean sortu den krisi sozial eta ekonomikoa tarteko, Bizkaiko Borondatezko Zaintzaileen Elkarteak, eskuzabaltasun osoz, 2.000 euro eman dizkio Elikagaien Bankuko banaketan laguntzen duen Muskizko Antzeko izeneko elkarteari.

Muskizko Udalaren izenean, Ainara Leiba Hezkuntza, Liburutegia eta Jaiak Saileko zinegotziaren ahotan, “gozamena da krisi honen ondorioak zuzenean pairatzen dituzten horiengana iristeko euren laguntza eskuzabaltasun osoz eskaintzen duten elkarteekin harremanetan egotea, areago gaur egun bizi ditugun garaiotan”.

Gizartea pairatzen ari den krisi ekonomikoaren aurrean, ahal duten neurrian laguntzeko dei egiten diete udalerriko auzotar guztiei Elikagaien banaketan laguntzen duen Muskizko Antzeko Elkarteko kideek, horretarako egokitu duten kontu zenbakian dirua sartuz: 2100-3911-68-0100309348 CAIXABANK. Bide batez, komeni da gogoraraztea interesa duten guztiek webgune honen bidez jar daitezkeela harremanetan Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin: https://www.bancali-biz.org/emaitza-ekonomikoa/.