Albisteak

 

Muskizko Udaleko Bozeramaileen Batzordea gaur goizean bildu da udalerriko herritarren ordezkari gisara, eta Muskizen izandako erasoa gaitzetsi eta arbuiatzen duela adierazi du; horretaz gain, honako adierazpena igortzen du.

MUSKIZKO UDALEKO BOZERAMAILEEN BATZORDEAK HONAKO ADIERAZPENA EGITEN DU:

Gure udalerrian izan berri den eraso matxista dela eta, eraso horrekiko bere gaitzespenik irmoena adierazten du Muskizko Udalak, eta biktimarekiko eta biktimaren familiarekiko babesa adierazten du, era berean, biktimaren eskura jartzen ditu administrazio publikoak eskaintzen dituen baliabideak, hau da, orientazioa, laguntza, harrera psikologikoa eta aholkularitza juridikoa.

Modu sistematikoan emakumeen aurka erabiltzen den indarkeria matxista Giza Eskubideen urraketa larritzat hartu behar da.

Erakundeak bere gain hartzen du bere ardura, mota honetako biolentziari berehalako erantzuna eman ahal izateko neurriak hartzeko. Ildo honetatik, kasu honen berri izan eta kasu honi buruzko informazioa jaso bezain azkar, Eusko Jaurlaritzak ezarritako protokoloaren arabera jardun du Muskizko Udalak.

Eraso matxista hau arbuiatzen duela eta eraso honen biktima babesten duela berresten du Muskizko Udalak, era berean, indarkeria mota honetatik libre dagoen gizartearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen du.

Adierazpena (PDF 938KB)