Albisteak

 

Kirol alderdiari garrantzia ematen zaion bizimodu osasungarria sustatzeko helburuaren barruan, udalerriko instalazioetan hobekuntzak sustatzen eta udalerriko kirol clubetako entrenatzaileak prestatzen ari da Muskizko Udala. Horretarako, udalerriko eskubaloi taldearekin lan egiten ari da Muskizko Udaleko Kirol Saila, Bizkaiko Eskubaloi Federazioak antolatutako 1. Mailako ikastaroari begira. Ikastaro hau Bizkaiko Eskubaloi Federazioak antolatzen du, Muskizko Udalarekin, Urdaneta Ikastetxearekin, Muskizko Eskubaloi Clubarekin eta Urdaneta Clubarekin lankidetzan.

Dirulaguntza hau Muskizko clubekoak diren 7 kideren ikastaroa diruz laguntzean datza. Era berean, Kultur Etxeko M Aretoa antolatzaileen esku jarri du Muskizko Udalak, iragan den martxoaren 1etik maiatzaren 17ra, igande arratsalde guztietan. Komeni da nabarmentzea prestakuntza hau, guztira, 22 lagun inguru jasotzen ari direla, eta pertsona bakoitzeko 170 euroko kostua daukala.