Albisteak

 

Urtero bezala, aurten ere Meatzari Aretoan lurreratu da “Martxoan Antzerkia”, agertoki ingurua barre-algaraz betetzeko asmoz, martxoko bi larunbatetan eta apirileko larunbat batean. Edizio honetarako eguneroko bizimoduarekin lotutako hiru komedia aukeratu dira, eta arratsaldeko 19:30etik aurrera hasiko dira hirurak.

“The Gag Father” izeneko lanak emango dio hasiera Muskizko “Martxoan Antzerkia” zikloari, zehazki, martxoaren 14an (larunbata). Yllana izeneko antzerki taldea lehenago ere izan da Meatzari Aretoan, eta aurten “zine beltza” deitutakoari egindako omenaldia eskainiko du, zoratzeko moduko egoerez lepo, ganster despistatu batzuek dardara batean jarriko dute hiria.

Martxoaren 28an (larunbata), “Mudanza” izeneko obraren txanda izango da, krisi garaiko deserrotzeei buruzko komedia. Istorio honetako pertsonaiek etxea eta herrialdea bakarrik ez, bizitzako ikuspegia ere aldatuko dute. “Mudanza” antzezlanean, nolabait adierazita, arazo bera bi krisi ekonomiko desberdinetan nola adierazten den antzezten da.

Bukatzeko, apirilaren lehen larunbatean, apirilaren 4an, “Deje un mensaje después de la señal” obrak itxiko du zikloa. Arantza Portabales idazlearen eleberriaren egokitzapena da, Fernando Bernuesek zuzendua, eta Miren Arrietak, Mireia Gabilondok, Oihana Maritorenak eta Leire Ruizek antzeztua. Begirada adimentsua, hunkigarria eta umorez betetakoa telefono mugikorren garaiko maitasunaz, bakardadeaz eta komunikazioaz.

Kultura sustatzeko bere politikaren barruan, Muskizko Udalak antzerki aldirako harpidetzak jarri ditu interesa duten guztien eskura. Hori horrela, 35 euroren truke, harpidetzak ateratzen dituztenak hiru emanaldi hauetara bertaratu ahalko dira, eta hortik aparte, maiatzaren 9an,  19:30ean, Meatzari Aretoan eskainiko den “Comunicado de Muerte” izeneko lanerako gonbidapen bat ere eskuratuko dute harpidedunek. Banakako sarreretako prezioa, berriz, 11 eta 18 euro artekoa da, emanaldiaren arabera.

Además, los/as responsables municipales también han puesto a disposición Los/as interesados/as en acudir a estos espectáculos deberán adquirir las entradas en las taquillas del Meatzari Aretoa, a través de la página web www.muskiz.org o en los cajeros automáticos de la BBK. Sin embargo, los abonos sólo están disponibles en las taquillas del teatro y en la Casa de Cultura.

 2020ko antzerki-denboraldiko liburuxka (PDF 764KB)