Albisteak

 

Kultur jardueretarako, Muskizko auzoetako jaiak antolatzeaz arduratzen diren jai batzordeetarako eta kirol clubetarako dirulaguntzei dagokien deialdia onartu du Muskizko Udaleko Gobernu Batzordeak. 2020. urtean, 139.000 euroko partida bideratuko du helburu honetarako Muskizko Udalak. 2020. urtean kirol eta kultur jarduera eta proiektuak garatu eta aurrera eramateak eragiten dituen gastu ekonomikoak arintzeko helburua dute dirulaguntza hauek.

Helburu horri begira, Kultura Sailak 81.000 euroko aurrekontua izango du, kirol eta kultur jarduerak egiten dituztenei laguntzeko. Kopuru horretatik 55.000 euro urteko kirol programak laguntzeko izango dira; 6.000 euro, estatu mailako ligetako lehiaketetarako; eta 20.000 euro, kirol proiektu eta jarduera jakinetarako. Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko, clubetako kideen % 50, gutxienez, Muskizen erroldatutako kirolariek osatu beharko dute, gutxienez, deialdi hau argitaratu baino 12 hilabete lehenagotik edo clubeko beheko mailetatik etorritakoak izan beharko dute, gutxienez, hiru urteko iraupenarekin. Federazio gastuak, mutuak, epailetzak, garaikurrak, joan-etorriak eta ostatu gastuak, ekipajea, materialak, aseguruak, publizitatea, bulego gastuak, botikina eta lokal eta ekipamenduetako mantentze-lanak dirulaguntza hauen barruan daude.

Kulturako edo gazteentzako programa eta jardueretarako, berriz, 38.000 euroko aurrekontua dago; kopuru horretatik 26.000 euro urteko programetarako bideratuko dira;  eta 12.000 euro, entitateen proiektu eta jarduera jakinetarako. Materialak, hornidurak, kontratatutako zerbitzuak, aseguruak, publizitatea, bulego gastuak, botikina eta lokal eta ekipamenduetako mantentze-lanak dirulaguntza hauen barruan daude.

Bestalde, Muskizko auzoetako jaietako antolakuntzari dagokionez, 20.000 euro bideratuko dira, Muskizko auzoetako kontzertuak, ikuskizunak, soinuztatzeak, materialak, hornidurak eta zerbitzuak, publizitatea eta txosnak diruz laguntzeko.