Albisteak

 

Hezkuntza zentroetako azpiegiturak eta mantentze-lanak hobetzeko helburuaren barruan, guztira, 41.506,55 euro bideratu ditu Muskizko Udalak Muskizko Ikastolako patioak mugatzen dituen horma konpontzeko. Izan ere, nahiko nabarmena zen horma honetako hormigoi blokea egoera txarrean zegoela, hormaren armatu eskasarengatik eta haurrek hesiari heltzen diotenean bertan egiten duten indarrarengatik.

Hori horrela, oso lotuta ez dagoen oraingo hormigoi blokea kendu eta horren ordez hormigoi armatuko horma bat jarriko da, bertan orain dauden hesietako oinarriak finkatzeko eta beharrezkoa balitz euskarri berriak ipintzeko.