Albisteak

 

Muskizko Udalak, Jai Batzordearekin batera, udalerriko festak ospatzeko hasiera batean erabakitako data aldatzea erabaki du. Hori horrela, udalerriko hainbat eragile elkartzen dituen Jai Batzordeko lehenengo bileraren ondoren, herriko San Juan jaiak atzeratzeko erabakia hartu da. Hasiera batean, ekainaren 19an izango zirela jakinarazi zen, eta, azkenean, ekainaren 23an hasi eta ekainaren 28an amaituko dira Muskizko herriko festak.

Ildo beretik, Esne Beltza taldeak baieztatutako kontzertuaren data mugitzeko Jai eta Kultura Sailak egindako lana nabarmendu behar da; azkenean, ekainaren 27an (larunbata) izango da Esne Beltzaren ekitaldia. Esne Beltza taldeari ere eskerrak ematen dizkiogu, Muskizko festetan euren musikaz gozatzeko euren ahaleginarengatik eta laguntasunarengatik.