Albisteak

 

Udal instalazioetako irisgarritasuna hobetze aldera, Udal Kiroldegiko atearen eta aparkalekuaren artean aldapa berri bat eraiki du Muskizko Udalak, mugikortasun arazoak dituzten pertsonek Udal Kiroldegira sartzeko erraztasun handiagoa izan dezaten. Aparkalekuen ondoan zegoen gune berdea kendu da, hormigoizko sarrera berri bat eraiki da, eta mugikortasun arazoak dauzkaten pertsonentzako plazak aldatu dira, izan ere, orain aldapa berriaren ondoan jarri dira.

Espaloia handitu da Fuente Vieja inguruan

Era berean, Fuente Vieja auzoan ere irisgarritasunari lotutako lanak egin ditu Muskizko Udalak. Zehazki, espaloia zabaldu da, eta hainbat eskora instalatu dira, etxebizitzetako habeetan kolpeak izatea saihesteko.