Albisteak

 

Udalerriko kirol instalazioetan hobekuntzak egiten jarraitzen du Muskizko Udalak, besteak beste, Malecon futbol zelaian. Azken urteetan zenbait hobekuntza egin dira bertan, esaterako, ureztatze sistema berria instalatu da, estalkia berriztatu da, eta instalazioetako irisgarritasuna eta segurtasuna hobetu dira. Oraingoan, beste bi hobekuntza gehiago eramango dira aurrera: markagailu digital bat instalatuko da, eta babesteko sare berriak ipiniko dira.

Instalazioak modernizatzen jarraitzeko helburuari jarraiki, markagailu digital berria instalatu du Udalak, eta horrela erantzuna eman zaie azken urteetako bazkide eta zaleen eskakizun bati. Horretaz gain, sare berriak kokatuko dira futbol ateen atzean, segurtasuna handitzeko eta kirol instalaziotik kanpo baloirik ez ateratzeko.