Albisteak

 

Bigarren urtez jarrian, prozesu parte-hartzaile baten bitartez, 2020. urteko Muskizko San Juan jaietarako kontzertua Muskizko udalerriko bizilagunek aukeratzea nahi izan du Muskizko Udalak. Abenduko eta urtarrileko bozkatzeko fasea igaro ostean, honako hauxe izan da botazioaren azken emaitza: orotara, 266 boto baliodun zenbatu dira, 3.990 puntu banatu dira, eta Esne Beltza taldearena izango da Muskizko herriko jaietako ekainaren 19ko (ostirala) kontzertua.

Muskizera etortzeko moduan dagoela baieztatu du Esne Beltza euskal taldeak. Talde honek kolore desberdin ugari uztartzen ditu, hip hop, reggae, soul, rock, folk eta cumbia musikak nahasten ditu, eta taldekideetako bakoitzaren esperientzia pertsonalaren fruitua da bere sormena, beraz, nolabait esanda, partaide guztiak ordezkatzen ditu taldeak.

Komeni da gogoraraztea azken botazioan, zeinean talde hau aukeratu baitzen, honako emaitza atera zela: Esne Beltza, 871 puntu; Kaotiko, 832; Celtas Cortos, 779; Zea Mays, 771; eta azkenik, Lágrimas de Sangre, 737. Prozesu hau abenduan hasi zen eta aurreko astean amaitu. Arestian aipatu bezala, prozesu honetan, Muskizko Udaleko webgunearen bidez, herriko jaietako kontzerturako behin betiko zerrendarako taldeen izenak eman ahal izan dituzte Muskizko auzotarrek, eta horren ondoren, jaietako kontzerturako taldea aukeratu ahal izan dute.

2020ko Jai Batzordeko deialdia

Parte-hartzeko prozesua egin eta Muskizko San Juan jaietan joko duen taldearen berri izan ondoren, ekainaren 19an, 20an, 21ean, 23an eta 24an eskainiko diren ekitaldiak antolatzen hasteko unea da. Horretarako, bihar, arratsaldeko 19:00etan, Gaztegunean izango den bileran parte hartzeko deia egiten die herriko bizilagun guztiei Muskizko Udaleko Jai eta Kultura Sailak.

Jai Batzordearen bilera (PDF 126KB)