Albisteak

 
Auzotarren eskakizunei erantzunez, Artekale jolas parke zaharrean bi ping-pong mahai instalatuko ditu Muskizko Udalak. Jolasgune hau egokitzeko, orotara, 6.000 euro inguru bideratuko ditu Udalak, eta, horrela, aisialdi gune hau berritu ahalko da, izan ere, egoera txarrean egon da, “pirata itsasontzia” kendu eta gero. Arestian aipatu bezala, Muskizko auzotarrek erabili ahal izan dezaten, gune hau hobetu eta egokituko da, bizilagunek helarazitako eskakizunei erantzunez. Aste hauetan gomazko zorua kentzen eta egokitzen ari dira langileak, eta, aurrerago, ping-pong mahaiak ipiniko dituzte.