Albisteak

 

Igande honetan, urtarrilak 12, XXXIX. Eskola Krosa eta Iñaki Lambarriren Omenezkoa izango dira Muskizen. Orotara, 1.400 atleta inguru elkartuko dira San Juan zelaietan eta Beteranoen Bizkaiko Kros Txapelketa ere jokatuko da kirol proba honen barruan.

Goizeko 09:45ean abiatuko da proba, eta, guztira, kategoria, ordutegi eta distantzia desberdinetako bederatzi lasterketa izango dira Muskizko udalerriko San Juan zelaietan. Goizeko lehen orduan, master beteranoen txanda izango da, eta gizonak eta emakumeak lehiatuko dira; ondoren, eskola mailako kategoriak izango dira, hain justu ere, txikiak, kimuak, haurrak eta kadeteak. Ildo horretatik, gogora ekar dezagun beheko kategoria horiek Bizkaiko Foru Aldundiko eskola kiroleko programaren barruan daudela, eta, hortaz, sari bera jasoko dutela lehenengoek eta azkenek, zehazki, hainbat produktuz betetako poltsak.

Duela urte batzuetatik hona egutegian gorriz markatuta dago hitzordu hau, eta Muskizko Muñatones kirol klubak antolatzen du, Muskizko Udalaren, Petronorren eta probarako produktuak ekartzen dituzten hainbat markaren laguntzarekin.

 Eskola Krosaren kartela (PDF 429KB)