Albisteak

 

Muskizko Ikastolako jantokia intsonorizatuko du Muskizko Udalak; gaur egun, zarata handia eta oihartzuna sortzen baitira bertan. Horri begira, 8.413,30 euroko (BEZ kanpo) aurrekontua bideratuko da, eta gune honetan xafla akustikoak ipiniko dira, zarata handiak jaisteko eta batak bestearen berbak errazago uler ditzan; izan ere, tratamendu honek modu nabarmenean handitzen du konfort akustikoa. Hobekuntza honek hezkuntza zentro honen beraren eskaera historiko bati erantzuna emango dio, jantokiko ongizatea hobetzeko eta Ikastolako langileentzat eta ikasleentzat jantokian egotea erosoagoa izan dadin.

Egokitze honetaz gain, Noisense gailu bat ere instalatuko da. Hotsa zarata ez bihurtzea da aparatu berritzaile honen funtzioa, giro erlaxatu eta lasaiagoak sortzea. Era berean, zarata semaforo bat ere instalatuko da, argi eta zarata sistema batez hornituta, ikasleek erraz ulertzeko modukoa. Semaforoak dezibelio erregulatzaile bat dauka beheko aldean, zeina doitu egin dezakezun kontrolatu nahi duzun zarata mailaren arabera. Berdea bada, zarata maila egokia dela esan nahi du; horia bada, muga gainditzen hasi den seinale; eta gorria denean, zarata gehiegizkoa da, eta eskola umeek ahotsa kontrolatu eta jaitsi egin behar dute.