Albisteak

 

Muskizko Udalak bi urteko umeek erabiltzeko gela bat egokituko du Cantarrana Eskola Publikoan. Institutu berria altxatzeko, eraisketa lanak egingo dira, eta hezkuntza zentro honen beraren eta bertako Gurasoen Elkartearen eskakizunei erantzuna emate aldera, Cantarrana Eskola instalazio berriez hornituko du Udalak, eta horrela, espazio berri batez gozatu ahalko dute 10 ume baino gehiagok.

Obra hauen kostua 12.148 eurokoa da, eta eskola umeak Gabonetako oporretan dauden bitartean egingo dira. Zehazki, trenkada bi kendu eta trenkada berri bat eraikiko da, gelako beharrezko metroak handituz altzari baxuak dauzkan egurrezko egitura bat eraikitzeko, eskailera eta guzti, gainalde geruzatuz bukatuta, eta hori guztia goiko aldean PVCzko kristalez itxiko da, segurtasun beiraz hornituta.