Albisteak

 

Muskizko Eguneko Zentroko nagusiek jardueraz beteriko Gabonak izango dituzte, eta jarduera horietan eurak izango dira protagonistak. Prestatu duten egitaraua gaur abiatuko da, bazkari berezi batekin, eta Gabonak arte ez da ekintzarik faltako. Astelehenean, San Juan Ikastetxeko eskola umeak zentrora hurbilduko dira, bertan daukaten postontzi magikoan gutunak uzteko. Asteartean eta asteazkenean, berriz, zentroko nagusiek Somorrostro Irakasgunea bisitatuko dute, talentu eta karaoke lehiaketa bat tarteko. Ostegunean, hilak 19, goizeko 11:00etatik aurrera, San Juan Bautista parrokian, Jaiotza Bizidun bat antzeztuko dute Eguneko Zentroko kideek, San Ikastetxeko ikasleek eta Muskizko Txikiteroek lagunduta (azken hauek espresuki nagusientzako ekitaldi bat egingo dute txistulariekin batera, 30ean). Ostiralean, Santo Tomas ospatuko dute eta euskal mitologiako pertsonaiak antzeztuko dituzte. Ekintza hauetaz gain, abenduaren 24an, Olentzeroren bisita izango dute; eta 31n, urte amaierako gala ospatuko dute, eta ohiko kotilioia egingo dute, goizeko 11:30ean. Bukatzeko, urtarrilaren 2an, ostegunean, arratsaldeko 16:30ean, gabonetako bingo berezia egingo da.

Muskizko nagusientzako udal programa (PDF 2,6MB)