Albisteak

 

Muskizko Udalak Orientazio eta Arreta Psikosozialeko zerbitzuko kontratua esleitu du. Gaur egun udalerriko herritarrentzat eskaintzen da zerbitzu hau, hain justu ere, Gizarte Zerbitzuetako Sailaren bidez. Krisi pertsonal edo familiarren kasuen aurrean eta indarkeria kasuen aurrean, orientazioa eta tratamendu psikologikoa eskaintzen du programa honek, udalerrian bizi diren eta babes psikologikoa behar duten aita, ama, haur, nerabe eta helduei laguntzeko.

Orotara, udalerriko 16 familiari eskaini zaio zerbitzua, aholkularitza pertsonaleko edo taldekako aholkularitzako 211 saio eskaini dira, eta Muskizko Korporazioak zerbitzu hau berriro ere esleitzea erabaki du. Kasu horiek guztiak gizarte zerbitzuen bidez edo zuzenean hezkuntza zentroen bidez bideratzen dira, bazterketa edo tratu txarrak pairatzen dituzten haur eta nerabeen kasuan.

Gehien lantzen diren gaiak -pertsona helduen kasuan- autoestimu baxuarekin, ezegonkortasun emozionalarekin edo ezkontideen banaketen osteko familia egituraketako arazoekin daude lotuta, batik bat, seme-alabak liskarretako tresna bihurtzen diren kasuetan.

Haur eta nerabeekin, berriz, honako gaiak jorratzen dira: oinarrizko beharrak asetzeko babes ezarekin lotutako arazoen ebazpena, ohitura eta errutina falta, absentismoa edo eskola porrota, familia bizikidetza arazotsua edo ezkontideen banaketako egoerak, liskarren konponbidea eta emozioen erabilera.