Albisteak

 

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerak abian jarriko dira aste honetan. Meatzaldeko udalerri honetan adin tarte guztientzako jarduerak egingo dira, besteak beste, hezkuntza zentroetako ikasleentzako antzezlana, tailerrak, ipuin-kontalaria, Uzuri eta Asla Taldearen kontzertua eta Pico Ramoseko ohiko mendi martxa.

Asteazkenean, azaroaren 27an, MUSKIZ BHI zentroaren eskutik, Berdintasunaren Aldeko Martxa egingo da Muskizko kaleetatik, eta bertan herriko hezkuntza zentroetako ikasleak elkartuko dira. Ostegun goizean, Diskofestaren txanda izango da, 10:00etatik 12:00etara, Udal Kiroldegian. Arratsaldean, ipuin kontaketa izango da, 17:30ean, Alberto Bargosen eskutik; eta ondoren, IRM TRIKITIXA taldearen kalejira egingo da. Ostiralean, EUSKARALDIAREN aurkezpena egingo da; Ortze tabernan, talo dastaketa izango da; eta 19:00etan, masaje tailerra egingo da, Kultur Etxean. Ordu berean, musika entzungo da Meatzari plazan, izan ere, orduantxe hasiko dira Uzuriren eta Asla Taldearen kontzertuak.

Asteburuan, Muskizko Aizkolariek erakustaldia eskainiko dute, 13:00etan, Ortze tabernan. Igandean, Pico Ramoseko igoera tradizionala egingo da, zeina 10:00etatik abiatuko baita, Meatzari plazatik; eta arratsaldean, etxeko txikien txanda izango da, izan ere, haurrentzako euskarazko filma eskainiko da Meatzari Aretoan.

Astelehenean, abenduak 2, herriko eskola umeek “Mari eta gaileta fabrika” antzezlanaz gozatuko dute; hortik aparte,  DANTZA filma eskainiko da M Aretoan, goizeko 10:30ean eta arratsaldeko 17:00etan. Bukatzeko, abenduaren 3an, Euskararen Egunean, Mintzodromoa egingo da, goizean (10:00etan) eta arratsaldean (18:00etan), Gaztegunean.

Slogan Lehiaketa

Azaroaren 25etik abenduaren 5era, euskararekin lotutako slogan lehiaketa egingo da. Parte hartu nahi duren herritar guztiek Udal Liburutegian aurkez ditzakete euren lanak, eta originalenek saria eskuratuko dute. Komeni da nabarmentzea hiru kategoria hauetarako oparitxoak banatuko direla: 12 urte artekoak, 12 eta 18 urte artekoak eta 18 urtetik gorakoak.

Euskaraldia (PDF 173KB)

Euskararen astea (PDF 164KB)

Euskararen urtebetetzea (PDF 186KB)

Kalejira (PDF 5.94MB)

Kontzertua (PDF 130KB)

Masaje tailerra (PDF 174KB)

Mendi martxa (PDF 4.63MB)

 Slogan lehiaketa (PDF 146KB)