Albisteak

 

Puntu Lila bertako lehiaketa, MUSKIZ BHI hezkuntza zentroak herriko beste hezkuntza zentro batzuekin batera antolatutako martxa, eta mota bateko eta besteko proiekzioak eta jarduerak nabarmentzen dira udalerrian Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira aurrera aterako diren ekimenen artean.

Arestian aipatu bezala, hainbat ekintza egingo dira, eta egitarau zabal horretako lehenengo hitzordua gaur bertan izango da, azaroaren 21ean, zehazki, "Indiako neskatxo bat" izeneko ipuin-kontaketa eskainiko da, 6 urtetik aurrerako haurrentzat. Jarduera hauek ostiralean bertan jarraipena izango dute, izan ere, ostiralean, "Custodia Compartida" emanaldia eskainiko baita Kultur Etxeko M Aretoan, Muskizko Emakumeen Elkartearen eskutik.
Azaroaren 26an, meatzaldeko udalerriek Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako XVI Martxa egingo dute, zeina Zierbenan izango baita, goizeko 11:00etatik aurrera. Muskizko auzotarrak martxa honetara joan ahal izateko autobusak jarriko dira, zehazki, 10:30ean, aterako dira, El Cruceroko BBK-ko geltokitik. Interesa duten guzti horiek izena eman dezakete, azaroaren 22a baino lehenago, Muskizko Emakumeen Elkartean edo Muskizko Udaleko Berdintasun Sailean.

Gorago adierazi den modura, MUSKIZ BHI zentroak antolatutako martxa da egitarau oparo honetako jarduera nabarmenetako bat. "Berdintasun bidea ibiltzen egiten da" lelopean, goizeko 10:00etatik aurrera, Muskizko kaleak zeharkatuko dituzte udalerriko eskola umeek,  eta Borja Liaño alkateak ongietorria egingo die Udaletxean.

Asteazkenean, azaroak 27, Udal Liburutegian, "Yo si te creo. Autopsia de la cultura de la violencia" izeneko tailerra eskainiko da; eta, ostiralean, 18:00etan, Muskizko Emakumeen Elkarteak urtero-urtero antolatzen duen Punto Lila izeneko lehiaketako sariak banatuko dira. Amaierako jarduerak abenduaren hasieran izango dira. Abenduaren 2an, astelehenean, udalerriko hezkuntza zentroentzako antzezlan bat izango da; eta bukatzeko, abenduaren 4an, asteazkenean, "Fabricando Mujeres. ¿Consumimos violencia?" izeneko dokumentala proiektatuko da, Kultur Etxeko M Aretoan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Topaketa Beldur Barik
Azaroaren 23an, larunbatean, Bilboko Alhondiga eraikinean, Azkuna Zentroan, Beldur Barik Topaketa egingo da. Topaketa horretan, EAEko Beldur Barik Lehiaketako sariak banatuko dira, indarkeriaren aurkako aurkezpenak eskainiko dira, eta horretaz gain, hainbat tailer eta ekitaldi eskainiko dira.

Indiako Emakumeen Erakusketa
Emakumeekiko Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira, iragan den urriaren 29tik azaroaren 29ra, "Indiako Emakumeak" izeneko erakusketa eskainiko da Muskizko Udal Liburutegian. Erakusketa honetan, besteak beste, irakurketa gida bat eta gai honi buruzko liburuak daude ikusgai.

Kartela ikusi (PDF, 102KB)