Albisteak

 

2020. urterako udalerriko aurrekontua onartu du Muskizko Udalak. Azkenean, 14.014.291 euroko partida izango da; hortaz, 2018koa handitu egin da, izan ere 12.813.400 eurokoa izan zen 2018ko aurrekontua. Beste behin ere herritarrak entzun nahi izan ditu Udalak, herritarrek parte hartzeko prozesu baten bitartez. Prozesu horren bidez 260 ekarpen jaso ahal izan dira, eta herritarren parte hartzea handitu egin ahal izan da.  

Aurrekontu hauek abiarazita, Udaleko gastuek argi erakusten dute gizarte gaietan eta hezkuntzan lan egingo dela, eta, batik bat, pertsona nagusiengan, gazteengan eta langabeengan jarriko dela arreta; izan ere, Kiroldegira (1.4449.000 euro), Eguneko Zentrora (958.000 euro), laneko prestakuntzara (460.000 euro) eta hezkuntzara eta hezkuntza zentroetara (340.000 euro) bideratu dira partidarik handienak. Hortik aparte, nabarmendu beharra dago 1.056.000 euro zabor bilketan eta garbiketan inbertituko dela; eta 525.000 euro lorezaintzan.

Nabarmendu beharra dago 2020. urterako Muskizko Udalak onartu duen 14.014.291 euroko aurrekontu horren barruan, kantitaterik handiena, zehazki, 3.900.000 euro, Hirigintza Sailera bideratuta dagoela, hain justu ere, Muskizko udalerrian egin beharreko hobekuntzak aurrera ateratzeko. Kulturako, Kiroleko eta Gazteriako gaietarako, berriz, orotara, aurrekontu osoko 3.685.000 euro bideratu dira.

Bestalde, Gizarte Ekintzako jardueretarako Muskizko Udaleko aurrekontu osoko 2.998.000 euro bideratu dira; Ingurumen Sailerako, berriz, 442.000 euro. Muskizko Udaleko administrazioaren beraren kudeaketa lanetarako, berriz, 2.206.000 euro bideratu dira; eta aurrekontuaren gainerako 771.000 euroak Herritarren Segurtasunerako eta Babes Zibilerako erabiltzea aurreikusi da.

Muskizko udalerria bezalako udalerri bat mantendu eta hobetu ahal izateko, ezinbestekoa da gastuei aurre egiteko ditu-sarrerak izatea, eta diru-sarrera horiek aurreko urtean baino % 10 aldiz handiagoak izango dira 2020an. Diru-sarrera horiek, batik bat, zorupea, zorua eta hegaldura okupatzetik datoz. Zehazki, Petronorrek aurrekontu osoaren % 30 osatzen du; eta Bizkaiko Foru Aldundia, aurrekontu osoaren % 38.

Inbertsio berriak
Partida honen bitartez, udalerria hobetzeko ohiko gastuetarako 13 milioi eta erdi inguru bideratuko dira. Inbertsiorako gaitasun osoa 540.000 eurokoa da. Horren zatirik handiena pertsonak artatzeko erabiliko da, bai eta egoera klimatikoaren gaiari aurre egiteko ere. Izan ere, aurrekontu osotik 230.000 euro udalerria premia klimatiko berrietara egokitzeko bideratuko dira. Hori horrela izanik, besteak beste, Udaleko eraikinetan energia berriztagarrien aldeko apustua egingo da, ibilgailu elektrikoetarako hornidura guneak sortuko dira, eta iraunkortasunari buruzko legean lan egingo da.

Bestalde, herritarren eskakizunei erantzuteko 300.000 euro bideratuko dira, beste batzuen artean, Ortze tabernako karpa, jolas gune batean komun publiko bat instalatzea, landa bideetako seinaleztatzea, turismoa sustatzea; skate pista hobetzea, bide publikoak konpontzea eta ondasun historikoa babestea.