Albisteak

 

Menpekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten familiako kideek euren zaintza propioa eta eskaintzen duten arreta hobetzeko estrategia, ezagutzak eta trebetasunak eskuratzea da Muskizko Udaleko Zainduz programaren helburua. Ildo beretik, 14.126 euroko inbertsioaren bitartez, Muskizko udalerrian bizi eta ezgaitasunen bat duten edo menpekotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko hainbat zerbitzu eskaintzen ditu Muskizko Udalak.

Iaz, orotara, Muskizko udalerriko 162 bizilagunek jaso dituzte Zainduz izeneko programako zerbitzu hauek, hain justu ere, 11 gizonek eta 151 emakumek. Zainduz programak hainbat lan-ildo jorratzen ditu, esate baterako: suspertze kardibaskularrari buruzko hitzaldiak, elkarri laguntzeko eta herritarrei arreta egiteko gunea, banakako eta taldekako babes psikologiko indibidual eta guzti; teknologia erabiltzeko tailerrak; mindfulness tailerrak… Aurreko urtean, jarduera hauek guztiek 340 ordu bete dituzte, eta programako erabiltzaileek ondo baloratu dituzte, zehazki, 4,9 puntu eman dizkiete 5 punturekiko (iaz baino balorazio hobea jaso dute).