Albisteak

 

Muskizko Udalak eta Petronorrek lankidetza akordio bat izenpetu dute, Muskizko udalerriko bizilagunen segurtasuna babestu eta indartzeko; hitzarmen honen bitartez, hain justu ere, MBZBT (Muskizko Babes Zibileko Boluntario Taldea) esku-hartzeko ibilgailu batez hornitzea adostu dute Udalak eta Petronorrek.

Gogoratu behar da Muskizko Babes Zibila elkarte laguntzailea dela, eta erakundeek hala eskatuta aritzen dela beti, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemako larrialdiak kudeatzeko ardura dutenen aginduetara. Larrialdi egoeretan pertsona eta ondareei arreta eskaintzea da Muskizko Babes Zibileko Taldearen funtzio nagusia, eta horretaz gain, irabazi asmorik gabeko eta izaera altruistako elkartea da.

Hori horrela, 4 urteko iraupena duen hitzarmen hau sinatuta, Muskizko Babes Zibileko taldea esku-hartzeko ibilgailu batez hornituko da; eta trukean, Muskizko Babes Zibilak Petronorreko logoa gehituko dio ibilgailu berriari.