Albisteak

 

Itsaslurreko ezpondak babesteko lanak abian jarri ditu Muskizko Udalak, eguraldi txarraren ondorioz iaz erori ziren eta inguru hau oinezkoentzat itxita egotea eragin duten lur eremuak finkatzeko. Obra hauek aurrera eraman ahal izateko 157.143,10 euroko inbertsioa egingo du Muskizko Udalak, eta lanak bukatzeko 3 hilabeteko epea aurreikusi da.

Ezengonkortzat hartzen diren eremuetako ezpondak zati batean berrituko dira eta harkaitzezko, tuparrizko eta lurrezko materiala irristatzen den tarteari eusteko kontrahorma ainguratuak eraikiko dira. Bi horiek dira egingo diren lan nagusiak. Era berean, geruza bigun eta gogorren arteko higadura dela eta hegal eginez azaleratzen den kareharria azpi-berrituko da, kaltetuta dagoen guneetan sare metalikoa berrezarriko da, eta sare metalikorik ez zegoen guneetan sare metalikoa instalatuko da.

Ordezko bidea

Muskizko Udalak gogorarazi eta nabarmendu nahi du inguru honetatik paseatzeko beste bide bat dagoela. Ordezko ibilbide hori Muskizko Udalean azalduta dago, eta Kobaronetik edo Pobeñatik egin daiteke, Campomar/ Las Pozas izeneko gunerantz igota.