Albisteak

 

Osasun zentroko mediku ekipoak bilerak egiteko eta saio klinikoak prestatzeko eta aurrera eramateko gela berri bat instalatuko du Muskizko Udalak, hain justu ere, emaginaren gela zegoen lekuan.

Osasun zentroaren antolaketa berriaren baitan, azkenengo urteko hobekuntzei esker, eraikineko azpiegiturak hobetu dira, familia mediku gehiago eta pediatra eskura daude, itxaron gela eta beste esparru batzuk egokitu dira, kontsultak atondu dira… Ildo beretik, Muskizko osasun zerbitzuko medikuek bilerak egiteko gune berri baten premia nabaritu dela eta, behar horri erantzuna emateko, esparru berri hau egokituko du Muskizko Udalak, eta esparru berri hau talde bilerak egiteko ez ezik, jarduera komunitarioetarako ere erabiliko da, esate baterako, familia gurasoei arreta egiteko, aurretiazko borondateen dokumentuak betetzeko...