Albisteak

 
Udako hilabeteetan Muskizko argazkien biltegi bat sortzeko, berriro ere herritarrek parte hartzeko proiektuari bultzada bat eman zion Udalak, hain justu ere, #GureMuskiz2019 hashtag-a erabiliz udalerriko bazter naturaletako argazkiak sare sozialetan partekatzeko kanpainaren bidez.

Uda sasoia amaituta, guztira, inguru desberdinetako 50 argazki inguru bildu dira. Ausazko zozketa bana egin da: bat Facebook-en; beste bat Twitter-en; eta azkena, Instagram-en; eta hauek dira Musika eta Umore Jardunaldietarako harpidetza eskuratuko duten saridunak: Igor Alonso, @makymorsa eta @letimuskiz