Albisteak

 

Dagoeneko izena emateko epea ireki da Udal Ludotekan, eta datorren irailaren 20ra arte eman ahalko da izena. Muskizko Udaleko Haur eta Gazteria Sailak sustatutako elkargune sozio-hezitzailea da, zeinean 3 urtetik 7 urtera arteko adingabeek jolastuz ikasten duten, irudimena lantzen duten eta lagun berriak egiten dituzten.

Datorren irailaren 23an hasiko da ikasturtea, 17:00etatik 19:15era (dena dela, 18:30etik aurrera haurrak jaso daitezke), eta prezioa aldatu egiten da, umeak joaten diren egun kopuruaren eta erroldaren arabera. Adibidez, erroldan daudenentzat, astean egun batez joateko, 40,60 eurokoa da ikastaroaren prezioa; eta 60 eurokoa, bi egunez joanez gero. Familia ugaria izanez gero edo oinarrizko errentaren jasotzaileak izanez gero, 20,30 eurokoa da egun baten kasuan; eta 30,50 eurokoa, astean bi egunez joanez gero. Muskizen erroldatuta ez dauden umeek ere ludotekara joateko aukera dute. Erroldan ez daudenentzako prezioa 61 edo 80 eurokoa da, haurrak etortzen diren egunen arabera.

Ludotekan, egun bakoitzean, gehienez, 36 haurrek eman ahalko dute izena; hori dela eta, umeak ludotekara ekartzeko lehentasunezko egunak adierazi behar dira izena emateko orrian. Baldin eta egun bakoitzeko gehienezko kopurua gaindituz gero, zozketa bat egingo da, ikasturteko plazak banatzeko. Izena emateko, haurrak Udal Ludotekara ekarri nahi dituztenak Ludotekara edo Gaztegunera etorri behar dute, irailaren 9tik 20ra, 10:00etatik 14:00etara edo 17:00etatik 21:00etara.

Eskuorria (PDF 447KB)