Albisteak

 

Uztailean, iaz eguraldi txarraren ondorioz Itsaslur eremuan erori ziren ezpondak finkatzeko obrei ekingo die Muskizko Udalak. Iragan urtean izan ziren lur jausiak tarteko, eremu hori itxita egon da oinezkoentzat. Itsaslurreko obra hauetako gastuei aurre egiteko, Muskizko Udalak, orotara, 157.143,10 euro bideratuko ditu, eta lan hauek hiru hilabetetan bukatzea aurreikusi da.

Lan hauek egiten diren bitartean, segurtasuna bermatze aldera, inguru hori guztiz itxita egongo da. Saihetsetan eta eroritako ezpondetan buloiak jarriko dira, zehazki, 32 mm-ko buloiak jarriko dira, zementu sulfoiraunkorrez xiringatuak. Horretaz gain, ezpondak babesteko, sare bat jarriko da, habeak ipiniko dira, eta grabitatearen ondorioz ez erortzeko, gutinatze eta kofratze lanak egingo dira.