Albisteak

 

Muskizko Ikastolak eta Muskizko Eguneko Zentroak belaunaldi arteko topagune batean parte hartu dute, eta hitzordu honetan poesia, esaera eta asmakizun erakustaldi batez gozatu dute herriko nagusiek eta Muskizko Ikastolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek. Horrek naturaltasuna erantsi dio nagusien egunerokoari, baina ez hori bakarrik, beste alderdi positibo batzuk ere baditu topaketa honek, izan ere, zahartzaroarekin lotutako estereotipoei eta uste okerrei aurre egiten zaie, eta horrela, errazagoa da zahartzarora eta adinarekin zerikusia duten gaixotasunetara modu positiboan hurbiltzea.

Era berean, ikuspegi erreal, praktiko eta bihozbera batetik, zahartzearen prozesuak erakutsi ahal izan zaizkie umeei, eta horrela, haurrek enpatia eta errespetua landu dituzte. Zaharrei dagokienez, berriz, gisa honetako jardueretan parte hartzeak euren haurtzaroarekin, memoria emozionalarekin eta oroitzapenekin lotutako bizipenak aktibatzea laguntzen du. Azken batean, elkarren artean bizipenak trukatu eta partekatzeak bi kolektiboak aberasten ditu.