Albisteak

 

Udal WiFi sarea instalatu eta hedatzeko, EEEko (Europako Ekonomia Erkidegoa) 15.000 euroko diru-laguntza bat eskuratu du Muskizko Udalak, WiFi4EU ekimena tarteko. Diru-laguntza honi esker, gaur egun instalatuta dagoen sarea zabalduko du Muskizko Udalak. Une honetan, Muskizko bizilagunek udalerriko bederatzi gunetan nabigatu ahal dute, eta egitasmo honi esker auzo gehiagotara iritsiko da doako sarea. Berehala emango da jakitera zeintzuk diren WiFi puntu berriak. Hobekuntza hauei esker, estaldura handiagoa eskaini ahalko da eta herritar gehiagorengana iritsiko dira teknologia berriak. Horretaz gain, udalerriko komunikazio sarea ere zabaldu ahalko da, zaintza sistema euskarri gehiagoz hornitu ahalko da eta herritarren segurtasuna handitu ahalko da.

Europako udalerrietako parkeetan, plazetan, eraikin ofizialetan, liburutegietan, osasun zentroetan, museoetan eta gisa horretako guneetan herritarrak WiFi sarera dohainik konektatzea sustatzen du WiFi4Eu egitasmoak. Hori horrela, Europako udalerrietarako diru-laguntzak banatzen dira, WiFi punturik ez duten eremu horietan WiFi sistemak instalatzeko.

Inbertsio ekonomikoa 2018an

Iaz, Muskiztarrek eta Muskizera etortzen direnek Internet dohainik izan dezaten, inbertsio bera egin zuen Muskizko Udalak, Errota Zaharren, Autonomian, San Juanen (plaza eta merkataritza gunea), El Cruceron, Pobeñan, Meatzarin, La Glorietako parkean eta Udal Kiroldegiko eremuan (skate parkea eta etorkizuneko igerilekuak). Orduko berrikuntzei esker, hiru eremutan estaldura eskaintzetik bederatzi gunetan eskaintzera igaro zen Muskizko Udala.