Albisteak

 

Zuzien jaitsierari helduta, iazko banaketa metodo bera erabiliko da, iaz ondo funtzionatu baitzuen, eta, urtero bezala, Muskizko San Juan jaien barruan hainbat ekitaldi eskainiko dira, besteren artean, Herri Kirolak, Harri-zulatzaileen Bizkaiko Liga, esku pilotako partidu profesionalak, aizkolariak, harri-jasotzaileak eta fanfarria eta irrintzi lehiaketak. Aipatutako ekintza horietaz gain, euskal dantzak, buruhandiak, bertsolariak, ohiko lehiaketa gastronomikoak, Huecco taldearen kontzertua eta Kresala taldearen dantzaldia nabarmentzen dira aurtengo egitarauan.

Jaiei hasiera emango dien txupina eta pregoiaren irakurketa Begoñako Kuadrillaren eta 20 urte betetzen dituen JARRAITZEN DUGU TXISTU TALDEAREN eskutan geratuko da aurten. Ekainaren 21ean izango da, ostiralean, 19:30etik aurrera, Meatzari plazan. Txupina girotzen, Muskizko Jarraitzen Dugu Txistulari Taldea bera eta Portugaleteko Ku-Klux fanfarria arituko dira.

Aurtengo edizioan, lau egun beteko dituzte Muskizko herriko festek, hain justu ere, ekainaren 21etik 24ra, eta zuziak banatzeko iazko sistema bera erabiliko da, segurtasun arrazoiengatik. Jaitsierara herritar ugari etorri ohi dela eta, Muskizko Udalak iaz erabili zen sistema bera erabiltzea erabaki du, segurtasun arrazoiengatik eta sor litezkeen arriskuak saihestu ahal izateko.

Zuziak erabat dohainik eskuratu ahalko dira, ekainaren 17tik (astelehena) ekainaren 20ra (osteguna), 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 20:00etara; eta ekainaren 21ean (ostirala), 11:00etatik 13:00etara, Muskizko Kultur Etxean. Muskizen erroldatuta egotea da zuziak jasotzeko baldintza bakarra, eta etxebizitza bakoitzean erroldatuta dagoen pertsona bakar batek bere etxebizitzako zuzi guztiak jaso ahalko ditu. 2010etik aurrera jaiotako umeak albo batean geratuko dira, segurtasun arrazoiengatik.

Zuziak banatzeko ezarritako epe horretan eskura jarritako zuzi guztiak agortzen ez baldin badira, ekainaren 23ra arte (igandea) luzatuko da epea, 20:00etatik 21:30era. Egun horretan geratzen diren zuzi guztiak banatuko dira, erroldan daudenen eta erroldan ez daudenen artean, jendea iritsi ahala eta inolako lehentasunik gabe.

Ezaguna denez, jarduera honetan euren zuziak pizten dituzte bizilagunek, eta txistulariek gidatutako ibilbide bat egin eta gero, San Juan sura jaurtitzen dituzte zuziak. Parte-hartzaileei ibilbide alternatiborik ez bilatzeko eskatu nahi diete antolatzaileek, egoera arriskutsuak saihesteko, eta bukatzen zaizkien zuziak ibilbidean jarriko diren urez betetako bidoietan uzteko eskatzen zaie oinezkoei.

23:30ak aldera, hain justu ere, Zuzien Jaitsiera amaitzea aurreikusten den une horretantxe, su artifizialen erakusketa batez gozatu ahalko dute muskiztarrek eta bisitariek, pirotecnia Zaragozanaren eskutik, eta horren ondoren, San Juan gauean Muskizera etorri ohi den Kresala taldearen dantzaldia izango da.

Jaietako jarduerak

Ekainaren 21ean, Akelarrea eta Solstizio Festa izango dira Eguneko Zentroan, eta horren ondoren, Hirugarren Adinekoen Bazkaria izango da. Arratsaldean, txupinaren ostean, txokolatea eta kalejira izango dira, bai eta Juego de Damas antzerki taldeak eskainitako “Área de servicio” antzezlana ere, hain justu ere, 20:30ean, Meatzari Aretoan. Ordu berean, txosnak irekiko dira eta pintxo potea hasiko da. Ostiral gauari amaiera emateko, Huecco taldearen kontzertua izango da; eta ondoren, Lehian taldearen dantzaldia.

Ekainaren 22an, goizean, buruhandiak eta puzgarriak izango dira, 18:00ak arte, eta El Crucero parkean hainbat jarduera eskainiko dira, adibidez, talo tailerra, haur parkea eta eskola kiroleko pilota partiduak; horretaz gain, kalejira eta fanfarriak, herriko hainbat gunetan. Aurten ere ohiko Tortilla eta Paella lehiaketak egingo dira, eta arratsaldean Esku Pilotako partidu profesionalak egongo dira, Mus, Pasabolo eta Txinga txapelketak, Dantza Jaitsiera eta Irrintzi eta Fanfarria Lehiaketak. Era berean, Meatzari Aretoan, Kontzertu Korala eskainiko da, eta ARREGIALDE GKEak egindako argazki eta proiektuen erakusketa ere ipiniko da. Larunbatari amaiera emateko, Orquesta Miami Show ikuskizuna eskainiko da.

Ekainaren 23an, igandean, Dantza Aktiboko erakustaldia izango da, eta horretaz gain, haur parkea, tailerrak eta euskal dantzak; bai eta XIV. Txistu Kontzertua ere, Abanto Musika Eskolako Abesbatzaren, Muskizko Txikiteroen eta Martín Barcelona tenorearen eskutik. Euskal kantak abesteko eta bertsolariez gozatzeko aukera ere izango da, eta horretaz gain, autodefentsa masterclassa, briska eta mus lehiaketetako finalak eta Harri-zulatzaileen Bizkaiko Ligako Gizonen eta Emakumeen proba ere izango da, 18:00etan. Ondoren, “Romance Latino” bolero taldearen ikuskizuna izango da, eta 22:30ean zuzien jaitsiera hasiko da. Ondoren, su artifizialak, oraingoan Zaragozatik etorrita, eta eguna bukatzeko, Kresala taldearen dantzaldia.

Ekainaren 24an, herriko jaian, Estudio 87 taldearen erakustaldia izango da, 11:30ean, eta ondoren, tiragoma lehiaketa egingo da, hortik aparte, ur puzgarriak jarriko dira San Juan plazan, eta Herriko Abestiak taldeak eta Txikiteroek Antonio Trueba ingurua girotuko dute. Egun horretan, Hirugarren Adinekoen eta Kuadrillen Bazkariak ere izango dira, txitxarrilloa, esku pilotako finalak, eta Meatzariko dantza erakustaldia “BAILARTE” taldearen eskutik. 18:30etik aurrera, Herri Kirolak izango dira, eta 19:00etan ohiko sardina jana. 2019ko San Juan jaiak “Play The Game” taldearen kontzertuarekin amaituko dira, zeintzuek Queen taldearen abestiak joko baitituzten.

Muskizko Udaleko Berdintasun Sailak eraso sexisten aurkako kanpaina bat egingo du, eta Muskizko txosnekin eta udalerriko hainbat elkarterekin elkarlanean, eraso sexistei, homofoboei eta xenofoboei aurre egiteko jarduera prozedura bat osatu du Muskizko Jai Batzordeak.

Kuadrilla Desafioa

Aurten ere, iazko arrakastaren ondotik, kuadrilla desafioa egingo da, eta, gutxienez, herriko 10 kuadrillak hartuko dute parte. Jaietan zehar, proba eta jarduera desberdinak egingo dira, esaterako, play back bat, gynkana bat eta ibaiko proba ugari, eta horretaz gain, paella eta irrintzi lehiaketetan ere parte hartuko dute herriko kuadrillek.

Asteartean 25ean, barrakak 1,50 euroan

Jaiak bukatu arren, herriko txikienek jaietan jarriko diren barrakez gozatzen jarraitu ahalko dute asteartean, kasu horretan, 1,50 euroren truke.

Egitaraua (PDF 3,5MB)