Albisteak

 

Muskizko jaietan edalontzi berrerabilgarrien aldeko apustu irmoa egin du Muskizko Udalak, eta ingurumenari lotutako onurez gain, muskiztarren eta bisitarien parte hartzea ere bultzatu nahi da, hain justu ere, txosnetako elkarte eta kolektiboek prezio txiki baten truke salgai jarriko dituzten edalontzi berrerabilgarrien bitartez.

“Birziklatu con K de Muskiz” da Muskizko Udaleko komunikazio kanpainako leloa, eta Udaleko Ingurumen Sailarekin eta Zero Waste Muskiz delakoarekin batera prestatu da, edalontzi berrerabilgarrien erabilera sustatzeko eta plastikorik gabeko kultura finkatzeko. Kanpaina honen bidez, txosna gunean salgai egongo diren edalontzi berrerabilgarrien berri emango da, eta herritarrak gai honetan inplikatzea eta parte hartzea da helburua, jarrera aldaketa horrek ingurumenean eragingo lituzkeen onurak nabarmenduz eta jaietan udalerriarekiko errespetua bultzatuz.

Kartela (PDF 861KB)