Albisteak

 

Datorren maiatzaren 16an (osteguna), arratsaldeko 18:00etan, Gaztegunean, “Sin plástico” izeneko hitzaldia egingo da, Muskizko Udaleko Ingurumen Sailaren eskutik, Zero Waste Muskizekin elkarlanean. Bertaratzen direnek hurbiletik ezagutuko dute plastikoak naturan eta pertsonen osasunean duen eragina. Tailerrean plastikoa erabiltzeak eragiten dituen arazo guztiak landuko dira, bai eta konponbideak aurkitzeko gaur egun dauden teknikak ere. Teknika horiek guztion eskura daude, baina ezagutu ezik, ez dira aurrera eramaten. Teknika horiei esker, gizarteak egunero-egunero sortzen duen plastiko kopurua murriztu ahal da, adibidez, kit batzuei esker plastikoa eta erabili eta botatzeko bestelako materialak saihestu ahal dira, eta erosketak oihalezko poltsekin egin daitezke.

Ingurumena begirunez zaintzen duten kalitatezko produktu berrerabilgarrien aldeko apustua egiten du Zero Waste (zero hondakin) izeneko mugimenduak, hori horrela izanik, hitzaldira hurbilduko diren pertsonak euren zalantzak ekartzera animatzen dituzte antolatzaileek, debate bat sortzeko eta parte-hartzaile/auzotar bakoitzak bere dudak modu pertsonalean argitu ditzan. Bukatzeko, kontsumitzeko beste modu bat dagoela erakustea da tailer honen asmoa, zeina erraza ez den arren, ez den ezinezkoa.