Albisteak

 

2018ko antzezlan onenaren Max sari bat, Mª Luisa Merlo ezaguna eta umorearekin eta edertasunarekin jolasten duen antzezlan bat hurbilduko ditu Muskizko Meatzari Aretora aurtengo “Martxoan Antzerkia” programak. Edizio berri honetako antzerkialdiko lanak martxoko lehenengo hiru larunbatetan eskainiko dira, hain justu ere, iluntzeko 20:00etatik aurrera.

“Conversaciones con mama” antzezlanak abiaraziko du aurtengo “Martxoan Antzerkia”, larunbatean, martxoaren 9an. Mª Luisa Merlo Meatzari Aretora itzuli da, kasu honetan, 76 urteko ama baten papera egingo du, zeina bakarrik bizi den eta bere zahartzaroa duintasunez daraman. Bere semeak, Jaimek, berrogeita hamar urte ditu, ezkonduta dago, bi seme dauzka, etxe eder bat, bi auto eta zaindu behar duen amaginarreba bat. Bat-batean, Jaimek ezusteko bat izango du: bere enpresatik kaleratuko dute. Orduan hasiko dira bere arazoak, izan ere, ezingo dio bere bizimoduari eutsi.

Martxoaren 16an, larunbatean, “Solitudes” lanaren txanda izango da, zeinak 2018ko antzezlan onenaren MAX saria eskuratu baitzuen. Historia gozo eta hunkigarria da, eta dagoeneko mundu erditik sakabanatu du Kulunka Euskal Herriko konpainiak. “Alicia después de Alicia” antzezlanak itxiko du aurtengo antzerkialdia, martxoaren 23an, 7 aktoreko talde batekin, zeina eszenatokian elkartuko baita, oholtzara igoko diren irudien animazioen bidez.

Kultura sustatzeko politikaren barruan, Muskizko Udalak ahalegin handia egin du, udalerriko herritarrei ospe handiko konpainien antzezlanak prezio herrikoietan eskaini ahal izateko. Edizio honetarako antzezlan bakoitzeko prezioa 15 eurokoa da antzerki emanaldi guztien kasuan.

Era berean, Muskizko Udaleko arduradunek antzerkialdirako harpidetza ere eskura ipini dute. Harpidetzaren bitartez, 35 euroren truke, hiru emanaldiez gozatu ahalko da, eta horretaz gain, antzerkialdiko harpidedunek Miguel Muñoz 2018ko munduko magia saridunaren emanaldira ere sartu ahalko dira, zeina Meatzari Aretoan izango baita, martxoaren 19an, 19:00etatik aurrera.

Ikuskizun hauetara hurbiltzeko interesa dutenek Meatzari Aretoko leihatilan, www.muskiz.org webgunean edo BBK-ko kutxazain automatikoetan eskuratu ahalko dituzte sarrerak. Nolanahi ere, harpidetzak Meatzari Aretoko leihatilan eta Kultur Etxean bakarrik eskuratu ahalko dira.

Magia Gala

Martxoaren 19an, 19:00etan, Meatzari Aretoko oihala igoko da, hain justu ere, Magia Gala bat eskaintzeko. Bertan Miguel Muñoz 2018ko Munduko Magia saridunak hartuko du parte, eta Valenek eta Igorrek ere bai. Magia Gala honetaz gozatzeko sarreren prezioa 12 eurokoa da.

 Kartela (PDF 1.5MB)