Albisteak

 

Barbadun ibaiko padura lehengoratu eta egurrezko pasabidea instalatu eta gero, Barbadun ibaiko paduran zehar, egurrezko oholen bidez mugatutako ibilbide batzuk sortu ziren, hain justu ere, Muskizen eta Zierbenaren artean. Gaur egun, zenbait tartetan, egoera txarrean daude bidexka hauek, mantentze-lan falta dela eta, eta horretaz gain, padurako bide horietara sartzeko guneetako bat CLH enpresako instalazio zaharretako sarrera ere bada, zeina hormigoizko harlauzaz eginda baitago eta gaur egun nahiko kaltetuta baitago.

Hori dela eta, Kosta Sailak Barbadun ibaiko errepidearen gertuago dagoen bidexka egokitzeko lan batzuk eramango ditu aurrera, eta horrela, beste urrats bat gehiago emango dute Barbaduneko padura eta Muskizko herrigunea lotzeko Muskizko Udalak aurrera eramandako lanek, betiere lanak berdin amaituta, hau da, 2,20 m-ko zabalerako bidea, agregakin lotua erabiliz, 10 cm-ko zabalerako eta 6 cm-ko lodierako oholen artean, 50 cm-tik behin lurrera ainguratuta tetrazero bitartez. Bide berria orain dagoen 2,50 m-ko zabalerako bidearen gainean eraikiko da, eta alboak landare lurrez estaliko dira.

Era berean, CLH enpresa zaharreko instalazioetara sartzeko gunea hobetzea ere aurreikusi da, garbitzea eta errepidearen eta oinezkoentzako biderako sarbidearen arteko drainatzea egokitzea, bai eta plataformaren zati bat neurri batean naturalizatzea ere, gune honetan bizi diren animalien lasaitasuna bermatze aldera.