Albisteak

 

Larunbat honetan, apirilak 6, arratsaldeko 16:30etik aurrera, Muskizko Kobaron auzoan, BTT eskolen XX. Topaketa izango da, Mendiz Mendi Taldeak antolatuta, Muskizko Udalarekin elkarlanean. Ekitaldi honetan hainbat udalerritako 400 txirrindulari inguruk hartuko dute parte, hain justu ere, benjamin, alevin eta infantil kategorietako Bizkaitik kanpoko 150 txirrindulari etorriko dira.

BTT eskolen Topaketa udalerriko hitzordu garrantzitsuetako bat bilakatu da, eta aurten kokalekua aldatuko da, izan ere, arestian aipatu bezala, Kobaronen izango da. Aurreko urteetan, berriz, La Glorieta inguruan egin da BBT eskolen Topaketa, baina orain bertan obrak daude, ingurumena birsortzen ari direla eta. Aurtengo ekitaldia, beraz, Kobaronen izango da, Itsaslurreko askaldegian, El Hoyorako bidean eta Aguadulce izeneko eremurako jaitsieran.

Aparkalekua ixtea

Proba honen ondorioz, inguru honetan ibilgailuentzako aparkalekua itxiko da, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 20:00etara arte. Ekimena arratsaldeko 19:30ak aldera bukatzea aurreikusi da.

 Informazio gehiago (PDF 201KB)