Albisteak

 

Erabiltzaile kopuruak gora egin du nabarmen, herritarrekin informazioa partekatzeko Muskizko Udalak sare sozialetan dauzkan komunikazio-bide guztietan. Hiru informazio tresna horien bitartez, mota bateko eta besteko ekimenak, kexak eta iradokizunak ere helarazten dizkiote Udalari Muskizko bizilagunek.

Honako hauek dira erakundeari dagozkion udalerriko albisteak eta ekimenak zabaltzeko Muskizko Udalak erabiltzen dituen hiru sare sozialak: Muskizko Udala-Ayuntamiento de Muskiz Facebook orria (1.161 jarraitzailerekin), @Muskiz Twitter kontua (904 jarraitzailerekin) eta @muskizkoudala Instagram kontua, zeina berriki sortua bada ere, dagoeneko sare sozial horretan Udala jarraitzen duten 150 jarraitzaile dituen.

Ildo beretik, komeni da gogoraraztea Muskizko Udaleko Sailek, besteak beste, kulturak, euskarak edo ingurumenak, Facebook sare sozialeko kontu propioa ere badutela, sail bakoitzak aurrera eramaten dituen jarduerei buruzko berariazko argibide zehatzagoak eskaintze aldera.