Albisteak

 

La Rigadako Kultur Etxea eraberritzeko lanak bukatu ditu Muskizko Udalak, eta hainbat hobekuntza lan atera dira aurrera; horretaz gain, eraikineko zati desberdinetan mantentze lanak egin dira, urteen poderioz azken urteetan izandako kalteak konpontzeko. Obra hau egiteko aurrekontu osoa 45.000 eta 50.000 euro artekoa izan da.

Excavaciones Bitram udalerriko enpresaren bitartez, hainbat hobekuntza lan egin dira: beheko solairuan dauden sei leiho handiak aldatzea, ate nagusia eta biltegiko atea ordezkatzea, sartzeko aldapa bat eraikitzea eta komuna irisgarritasunera egokitzea. Horretaz gain, kanpoko horma margotu da, eta eraikinaren barrualdean ere zenbait konponketa egin dira.