Albisteak

 
Muskizko Udalak, orotara, 60.000 euroko partida bat bideratuko du, Pico Ramos eremuan dagoen bidexka batean konponketa lanak egiteko, zeinetik hainbat abeltzaintza ustiaketatara eta landa bidetara iristen baita. Inbertsio honi esker, abeltzaintza ustiaketa horietara eta auzotarrek eta bisitariek erabili ohi duten bidera sartzeko bidea hobetuko da, zeina gaur egun egoera txarrean baitago. Aurrera aterako diren obrek landa eremu horietarako sarbidea hobetuko dute. Muskizko landa gune horietan gaur egun txerri aziendako 200 buru eta behi aziendako 150 buru inguru daude, basoak berreskuratzeko eremuez gain.