Albisteak

 

Autonomian dagoen haurrentzako jolas parkeko zorua berriztatzeari ekingo dio Muskizko Udalak, eta horretarako, orotara, 14.400 euroko aurrekontua dago. Lan hauen bitartez, inguru honetako zoladura jarraitua konponduko da, zehazki, orain kaltetuta dauden gune horiek konponduko dira, eta gainazala belar artifizialez estaliko da, horretarako ondo finkatzeko beharrezko erretxina ezarriz. Gainazalak, guztira, 467 m2 dauzka, eta inguruko bizilagunek eta San Juanen ikasten duten haurrek asko erabiltzen dute. Hori horrela izanik, gaur egun egoera txarrean dagoen gune hau konpontzeari ekingo dio Muskizko Udalak.

Hobekuntzak hiri altzarietan

Era berean, Muskizko Udalak hainbat hobekuntza lan eraman ditu aurrera, Malecon inguruan, Cendejan eta San Martinen. Bankuak hormigoizko zolarrien gainean ezarriko dira, gune lokaztuak saiheste aldera, eta horretaz gain, iturri bat ipiniko da zubiaren ondoan. Hortik aparte, argiztatzea hobetu da, izan ere, farola bat gehiago ipini da errepide nagusitik parkerako sarreran.