Albisteak

 

Muskizko udalerriko auzoetako irisgarritasuna hobetzeko asmoz, Memerea kalean eraberritze eta urbanizazio lanak aurrera ateratzen ari da Muskizko Udala, eta obra hauetarako, oro har, 120.000 euroko (BEZik gabe) aurrekontua aurreikusi da. Duela hilabete batzuetatik egiten ari diren obra hauek hainbat hobekuntza ekarriko dituzte, izan ere, besteak beste, orain egoera txarrean dauden lurrazpiko instalazioak eraberrituko dira, saneamendu sistema hobetuko da, euri urak drainatuko dira, eta bideko zoladuran eta argiztatzean ere hobekuntza lanak egingo dira.

Beste ekintza batzuen artean, instalatuta zegoen eta arazo ugari eragiten zituen sifoia kendu eta arazo hori konpondu da. Era berean, ur-hargune batzuk egokitu dira eta etxebizitzetara sartzeko auzotarrentzako sarbideak hobetu dira. Udalerriko CONSAUDI izeneko enpresa ari da lan hauek guztiak aurrera ateratzen.