Albisteak

 

Muskizko udalerrian bizi diren pertsona nagusiei suteak saihesteko zerbitzua eskaintzen jarraituko du Muskizko Udalak, izan ere, emaitza onak jaso ditu duela urte batzuk etxebizitzetan suteak saihesteko ezarri zen zerbitzuak. Zerbitzu hau hainbat neurri hartzean datza, besteak beste, erabat dohainik, etxebizitzetan kea detektatzeko gailuak instalatzen dira eta etxebizitzetatik irteteko krokisak ere egiten dira, horrela, pertsona nagusien segurtasuna hobetzeko eta euren inguru hurbilenean zaharrek autonomia handiagoa izan dezaten. Gaur egun, Muskizko 163 etxebizitzatan erabiltzen da zerbitzu hau, alegia, iaz baino 13 etxebizitza gehiagotan. Aurten, egindako bisitak ostean, kea detektatzeko gailuak beste 30 etxebizitzetan instalatuko dira.

Orotara, 11.900 euro/urteko (BEZ barne) aurrekontua bideratuko da, bakarrik edo pertsona nagusiekin bizi direla eta suteak sufritzeko arriskua duen kolektibo horren segurtasuna handitzeko. Horretarako, hainbat esku-hartze eramango dira aurrera, besteren artean, honakoak: etxebizitzaren inguru fisikoarekin lotutako azterketa egingo da; gas, galdara, aireztatze, berogailu eta abarretako instalazio okerrek su iturririk eragin dezaketen ikuskatuko da; ke detektagailuak instalatuko dira; eta horretaz gain, pertsona nagusien autonomia eta kognizioari, zentzumenei eta mugikortasunari lotuta izandako galerei buruzko balorazioa egingo da, bai eta bestelako premia sozialei dagokien balorazia ere.

Gizarte Ekintza Sailaren bidez, Muskizko Udalak, segurtasunaren alorrean babes neurriak bultzatu nahi ditu, gizarteko kolektibo zaurgarrienen artean, besteak beste, pertsona nagusien artean; izan ere, gaitasun mental eta fisiko guztiak eduki arren, pertsona nagusiek suteak pairatzeko arrisku handiagoa dute, erantzuteko denbora luzeagoa behar baitute. Keak detektatzeko sistemak instalatuta, programa honetan parte hartuko duten pertsona nagusien segurtasuna handitzeaz gain, euren autonomia luzatzeko aukera ere emango zaie, eta denbora tarte luzeago batez gozatu ahalko dute euren etxebizitzaz eta inguru hurbilaz.