Albisteak

 

Muskizko Udalak dagoeneko bukatu egin ditu Vía Txikita-Carrascal bideko lanak, hain justu ere, aski hondatuta zegoen zorua berriztatu da eta euri uretarako kanalizazioa ere egin da. Muskizko udalerriko bide hau egokitzeko lanek, gutxi gorabehera, 200.000 euroko aurrekontua izan dute.

Hauek izan dira bide honetan aurrera ateratako lanak: lehen zegoen zoladura fresatzea eta kentzea, arroila berri bat ipintzea eta hondatuta ez zeuden zatietan berau konpontzea, eta bi zabalune egokitzea, ibilgailuak gurutzatu ahal izateko. Era berean, zoruen gainazala berritu da aglomeratuaren bidez, eta ura lurrazpitik igarotzeko pasabideak ere ipini dira. Hortik aparte, argiztatzea aldatu eta LED motako argiteria jarri da. Dagoeneko zabalik dago sarbidea, eta gaur egun indarrean dauden irisgarritasunari buruzko arau guztiak betetzen ditu.