Albisteak

 

Atzo Muskizko udalerria kaltetu zuen sutea itzalita dago eta egoera guztiz kontrolpean dago. Larrialdietako Zerbitzuek jakinarazi dutenez, “gaur goizeko 06:00etan, itzali gabeko albo bat bakarrik geratzen zen, mendietako eremuetako batean, eta laguntzaile erreten bat geratu da, badaezpada, haizeak kaltetutako guneetako bat bizitu ahal zuelako”.

Atzo, arratsaldeko 19:00etan sortu ziren su iturri desberdinak itzaltzeko, orotara, Larrialdietako Zerbitzuetako 20 kamioi aritu ziren, Petronorreko, Bizkaiko Foru Aldundiko, Basalaneko, eta Bilboko Udaleko su-hiltzaileenak, eta horretaz gain, Muskizko Babes Zibileko boluntarioak ere lanean aritu ziren. Era berean, Gurutze Gorriko 15 ibilgailu ere bertaratu ziren, Udal Kiroldegian larrialdietako gailu bat atontzeko, sutearen hurbiltasuna zela eta etxetik atera behar izan ziren herritarrentzako 40 ohez, elikagaiz eta mediku laguntzaz hornitua. Ildo beretik, Jon Urtunsaustegui Arostegui Muskizko bizilagunak janaria jarri zuen han zeuden auzotarrentzat. Orotara, 150 pertsona aritu ziren lanean, udalerrian sua itzali ahal izateko.

Muskizko Udalak larrialdietako zerbitzuetako lana goraipatu nahi du, eta Udalak atseginez hartu du etxebizitza eta pertsonek kalte materialik sufritu ez izana. Borja Liaño Muskizko alkateak adierazi duenez, "ez dugu hipotesietan sartu nahi, baina nire inpresio pertsonala da eragindako sutea izan dela, izan ere, gune geografiko desberdinetan egon dira su iturriak". Era berean, Liaño alkateak eskerrak ematen dizkie “ondo funtzionatu duten larrialdietako zerbitzuei eta auzotarren elkartasunari, euren premia izan den une horretan lagundu egin dutelako".