Albisteak

 

Larunbatean, martxoak 2, Muskizko Inauteriak ospatuko dira. Mozorrotutako herritar eta kuadrillen, jaitsierak, orotara, sarietan 1.530 euro banatuko dituen lehiaketak, eta Meatzari plazan izango den diskotekak (euria eginez gero, Udal Pilotalekuan) osatzen dute aurtengo egitaraua. Jarduera hauek guztiak Muskizko Udalak antolatu ditu, Muskizko Emakumeen Elkartearekin lankidetzan.

Muskizko aratusteetako ekitaldiak arratsaldeko 17:30ean hasiko dira, hain justu ere, herriko Geltokiko elkarretaratzearekin. Mozorro jaitsiera geltokitik abiatuko da, eta inauterietako lehiaketa ere orduantxe hasiko da. Mozorro indibidualen eta 9 pertsona arteko taldeen kasuan, orotara, 230 euroko sariak banatuko dira; 10 kide baino gehiagoko taldeentzako, berriz, guztira, 1.300 euro banatuko dira, eta sari horiek eskuratu ahal izateko aurretik izena eman beharko da. Inauterietako sari banaketa Meatzari plazan egingo den diskotekaren baitan egingo da; euria egiten baldin badu, Udal Frontoian izango da, 18:00etan hasiko den dantzaldian, Muskizko Inauterietako jaitsiera bukatu eta gero.

Lehiaketan parte hartu nahi duten 10 pertsona baino gehiagoko taldeek aurretik izena eman beharko dute Muskizko Gaztegunean; 10 kide baino gutxiagoko taldeen kasuan eta lehiaketa indibidualaren kasuan, ez da izenik eman behar. Talde bakoitzari zenbaki bana emango zaio; jaitsieran zehar zenbaki hori ikusgai eraman beharko dute taldeek, eta antolatzaileek egokitutako hurrenkeran jaitsi beharko dute. Muskizko Emakumeen Elkarteko eta antolakuntzako kideek osatuko dute epaimahaia, eta mozorroaren originaltasuna, lanketa eta ibilbideko bizitasuna baloratuko dituzte.

Antolakuntzak parte-hartzaileei gogorarazi nahi die jaitsieran tamaina handiko ibilgailurik erabili nahi izanez gero, kanpoaldean behar bezala aparkatuta utzi beharko dituztela, beste pertsona eta ibilgailu batzuei bidea oztopatu gabe; eta debekatuta dagoela jaitsieran animalia handiak eramatea (zaldiak eta abar).

Kontrako metereologia egoerak

Mozorro jaitsiera ez da bertan behera geratuko, euririk edo eguraldi txarrik eginez gero, salbu eta metereologia baldintzak oso kaskarrak badira eta Udalak jaitsierarik ez egitea erabakitzen badu. Bertan behera geratuz gero, izena eman duten taldeei telefonoz jakinaraziko zaie eta herritarrei megafoniatik.

Egitaraua (PDF 109KB)