Albisteak

 

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Berdintasuna eta Giza Eskubideak Sailaren bidez, Muskizko Udalak, martxoan zehar, hainbat ekintza eramango ditu aurrera, gaur egun gizartean nabari daitezkeen berdintasun eza eta bereizkeria egoerak zuzentze aldera.
Otsailaren 28tik martxoaren 22ra, interesa duten guztiak Udal Liburutegira hurbildu ahal dira, Matxalen Aio muskiztarrak atondutako SODALITA izeneko erakusketaz gozatzera. Lan horretan, emakume surflariak betikotu ditu Matxalen Aio muskiztarrak. Data berdinetan, Kultur Etxean, MUSKIZ BHIko ikasleek prestatutako beste erakusketa bat ere eskainiko da, hurbiltzen diren guztien gozagarri. Martxoaren 1ean, ostiralean, liburutegian, hitzaldi hau eskainiko du Josune Muñozek: “El cuento de la criada y Alias Grace: ¿ha llegado el discurso feminista a las series de televisión?. Hizketaldi hori Muskizko Udaleko Berdintasun Sailak antolatu du.

Aurten, berrikuntza gisara, martxoaren 5ean, asteartean, 16:00etan, Topaketa bat egingo da Muskizko Eguneko Zentroan, Muskizko Emakumeen Elkarteak eta Malvaloka elkartearen eskutik, “Elkarrekin sareak josten ditugu” izenburupean, euren esperientziak partekatuko dituzte belaunaldi ezberdinetako emakumeek. Asteazkenean, berriz, bertsoak eta bakarrizketa feministak eskainiko dira, Kultur Etxeko M Aretoan, 18:00etatik aurrera, “Erradikalak gara” izeneko emanaldiaren barruan. Ostegunean, martxoaren 7an, LGTBI gaia jorratzen duen “KAFFKA” antzezlana eskainiko da; eta 17:00etan, mural margoketa egingo da, emakumeen eskutik, Meatzari plazaren aurrean.

Emakumeen Nazioarteko Egunean, Malvaloka elkarteak eta Muskizko Emakumeen Elkarteak hainbat ekintza eramango dituzte aurrera, Meatzari plazan. Era berean, 12:00etan, manifestazio bat egingo da. Ekintza horiek guztiak biribiltzeko, “Alicia después de Alicia” izeneko antzezlana eskainiko da, martxoaren 23an, 20:00etan, Meatzari Aretoan.

Elkarren arteko Kanpaina
Meatzaldeko gainerako udalerriekin lankidetzan aritu da Muskizko Udala, martxoaren 8rako elkarren arteko kanpaina bat eraiki ahal izateko, udalerri bakoitzera egokitutako diptikoak sortu eta banatuz. Horretaz gain, Muskizko Udaleko Berdintasun Sailak pegatinak eta biniloak banatuko ditu herriko saltokietan.

Egitaraua (PDF 380KB)