Albisteak

 

Muskizko Udalak deialdi publikoa ireki du Ortzeko emakida esleitzeko, Muskizko Udaleko gune hau Meatzari plazan dago kokatuta, eta Muskizko udalerrian euskara bultzatzea da bere helburua.

Orain arteko emakidadunak jarraitu ez duela eta, Muskizko Udalak bete interesa azaldu nahi du, kultura, zine eta antzerki zerbitzuetatik eta Osasun Zentrotik hurbil eta Muskizko erdigune garrantzitsuan dagoen lokal honek bere ohiko erabilera izan dezan. Hori horrela izanik, berau abiarazteko interesa duten guztiek euren eskaintza aurkeztu ahalko dute otsailean.

Klausula ekonomiko-administratiboetan hainbat baldintza jasotzen dira; beste batzuen artean, lokalean lan egiten duten pertsonek euskaraz hitz egitea; eta horretaz gain, kontratazioari begira, euskara eta euskal kultura sustatzea eta erabiltzea sustatzen duten ekintzak aurrera ateratzea baloratuko da. Urteko gutxieneko lizitazio kanona 500 €/hileko da (BEZ kanpo). Era berean, Ortze ustiatzeko epearen iraunaldia bi urtekoa izango da, nolanahi ere den, bi urteko epe hori urtero luzatu ahalko da, gehienez ere, lau urteraino.

Komeni da gogoraraztea lokal honek, gainera, Meatzari plazako 25 metro koadroko terraza erabiltzea ere barnean hartzen duela; udalerriko hainbat sektoretako bilgunea da Meatzari plaza, inguruan dauzkan zerbitzuak direla eta.